BERTSOTAN

Mattin bertsolaria omenduko dute igandean

Ahetzeko herriak 1981eko uztailaren 22an hil zen Mattin Trecu bertsolaria omenduko du igandean, hilak 10; bazkaria eta bertso-saioa izango dira ospakizunen baitan.

Mattin bertsolariaren heriotzaren 30. urteurrenaren harira, Ahetzeko Herriko Etxeak Mattin bertsolariaren omenezko ospakizun-eguna atondu du, Bertsularien Lagunak elkartearen eta Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin.

Bertsolaria ezaguna egin zen sarritan Fernando Aire Xalbador urepeldarrarekin kantatzen zuelako eta umore handiko bertsolaria zelako. Bertso txapelketak irabazi zituen 1948an Urruñan eta 1952an Saran eta 1960tik aurrera Donostian jokatu ziren Euskal Herriko Bertsu Txapelketetan parte hartu zuen.

Igandeko bertso-saioa 16:00etan hasiko da herriko eskolan. Bertan, Michel Aire Xalbador-ek, Odei Barrosok, Ekhi Erremundeguyk, Jose Luis Gorrotxategik, Patxi Iriartek, eta Imanol Lazkanok parte hartuko dute. Gai-jartzailea Joana Itzaina izango da.

Ekimenari buruzko informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button