MUSIKA

Banden Lehia Txapelketaren 6. edizioa martxan

Euskal musika bandarik onenak saritzen dituen Banden Lehia Txapelketaren 6. edizioa martxan da honezkero. Izena eman behar duzue urriaren 27a baino lehen.

Musika arloko lehiaketa honek euskara eta teknologia berriak uztartzen ditu eta bere helburua euskal musika talde amateurrik onena saritzea da eta tokiko musika banda euskaldunak ezagutzera ematea.       

Musika talde amateur bat badaukazue (gehienez disko bat ekoiztuta) eta gutxienez abesti bi euskaraz badituzue, hau da zuen aukera, izena eman Banden Lehian eta igo itzazue txapelketaren webgunera erabili nahi dituzuen abestiak.

Izugarrizko sariak daude zuen zain, hauen artean, 2014ko BBK Live jaialdian jotzea, Baga-Biga diskoetxearekin disko bat ekoiztea eta lehiaketako disko bilduma oroigarria lortzea.

Informazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button