MUSIKA

Asteburu honetan abiatuko da Amorebieta-Etxanoko “Eleizetan” jaialdia

Amorebieta-Etxanoko ermita eta eleizetan, Eleizetan izeneko jaialdia garatuko da irailaren 11tik 26ra bitartean. Betiko legez kalitate handiko kontzertuak antolatu dira, estilo  ezberdinetan eta paraje, ermita eta eleiza berezietan.

Diogun bezala asteburu honetan, irailaren 11n, 19:30ean, eta Boroako San Pedro ermitan abiatuko da ekimena Faraj Suleiman piano jole palestinarrarekin. Igandean, Garaitondoko San Isidro ermitan izango da ikusgarria, Trio Vivo hirukotearen eskutik, 19:00etan. Taldea Musikeneko ikaslek osatzen dute eta Barrokotik gaurko egunetara egingo dute bidaia  musikala.

Datorren astean, eta programazioaren bigarren asteburuan, beste kontzertu bi antolatu dira. Hala, irailaren 18an, Bernagoitiko San Migelean 19:30ean., La Guitarra Acompañada taldea arituko da, eta 19an, Etxanoko Santa Marian, 19:00etan, Vocalia abesbatza.

Azken asteburuan, Patricia Kraus kantariak bere doinuak eramango ditu Larreako San Joan Bataiatzailea elizara, 19:30ean, eta 26an, Kendra taldea Dudeako San Miguelean arituko da 19:00etatik aurrera.

Pandemiaren egoerak ahal aginduta kontzertuetarako aforoa mugatua izango da, horrexegatik, sarrerak aurretiaz eskatu beharko dira hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button