LITERATURA

Harkaitz Cano, Gotzon Barandiaran eta Gorka Arresek “Euskara ala ezkara” zikloan parte hartuko dute

Gotzon Garateren oroimenez, Elgoibarko Izarra euskaltzaleen topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean ondutako Euskara ala ezkara egitarauak hamar urte beteko ditu aurten. Aurten kulturgintzaren inguruan arituko dira, izan ere, 21 kulturgilek parte hartuko dute zikloan, askotariko esparrutakoak, tartean, literatura.

Larunbatean, hain zuzen, literaturari lotutako hiru zita garrantzitsu izango dira. Batetik, Gotzon Barandiaranek Garena guztiona balitz hitzaldia emango du, 9:45ean. Gero, 10:30etik aurrera, Harkaitz Canok Azken aurreko manifestua gai izango du hizpide.

Azkenik, Susa argitaletxeko editore ohi Gorka Arresek Zertarako makinak eta erremintak? berbaldia eskainiko du, egun berean, 13:00etan.

Informazio gehiago: elgoibarkoizarra.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button