BERTSOTAN

Julio Soto Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna berriz

Aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean Julio Sotok bere seigarren txapela irabazi du, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Han bildu direnak, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Saioa Alkaiza Guallar, Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Saats Karasatorre Martinez, Sarai Robles Vitas eta Julio Soto Ezkurdia izan dira.

Saioan egindako ariketa guztietan Eneko Lazkozek eta Julio Sotok bildu dute puntu gehien, eta horrenbestez, haiek pasa dira buruz burukora. Atal honetan, puntuka eta seiko motzean aritu dira hasieran, eta ganbarako lanarekin bukatu dute eguneko saio puntuagarria. Horren ostean iragarri dute txapeldunaren izena: Julio Soto.
Alaitz Rekondo Ferrerok jantzi dio txapela aurtengo irabazleari.

“Bi hilabetez, Nafarroako hainbat eskualde zeharkatu ditu Nafarroako 46. Bertsolari Txapelketak, bidean bertsogintza zabalduz, eta harekin batera, euskara eta euskarazko kultur sorkuntza lurraldean barna hedatuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button