BERTSOTAN

Hamabi bertsolari gazte arituko dira Izeta Sariketan

Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Baztango Bertso Eskolak eta Baztango Udalak antolaturiko Mariano Izeta Sariketa ostiralean abiatuko da Nafarroako hamabi bertsolariren parte hartzearekin. Bi kanporaketa izango dira ostiralean, azaroaren 16an, Irurtzunen eta Lizarran. Hortik, hiru bertsolari sailkatuko dira saio bakoitzetik, eta horiek jokatuko dute finala, azaroaren 23an, Elizondon.

Lehen kanporaketak batera jokatuko dira. Hortaz, azaroaren 16an, 20:00etan, Irurtzungo Pikuxar Elkartean Mikel Lasarte (Barañain), Amaia Elizagoien (Oronoz Mugaire), Saats Karasatorre (Etxarri Aranatz), Idoia Granizo (Altsasu), Patxi Castillo (Bera) eta Aitor Irastortza (Azpirotz) bilduko dira. Egun berean eta ordu berean, Lizarrako La Bota Peñan, Sarai Robles (Barañain), Endika Legarra (Iruñea), Xabat Illarregi (Leitza), Irati Majuelo (Iruñea), Egoitz Gorosterrazu (Ituren) eta Josu Sanjurjo (Lesaka) arituko dira.

Finala, esan bezala, azaroaren 23an jokatuko da, 19:30ean, Elizondoko Arizkunenean.

Izeta Sariketak, garai batean jokatzen zen Xalto Sariketa edo iaz abiatutako Bertsokabi Sariketa bezalaxe, Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberriei bultzada ematea du xede.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button