MUSIKA

Sexty Sexers, Akatu, eta I Cant Explain taldeen kontzertua Andoiango Gaztetxean

Sextysexers Berako boskoteak iraupen luzeko hirugarren diskoa duen Hero Mantra lana aurkeztuko du zuzenean larunbat gauean. Rock&Rollaren Samuraiak Andoainera itzuliko dira berriz. Ameba diskoaren garaian izan ziren lehendabizikoz bertan eta orain aipatu lan berria aurkeztuko dute. Boskoteak zuzeneko basatia erakusten du.

Akatu, berriz, metal berriaren azken sentsazioa dira. Iazko Bilboko Hiria musika txapelketa esanguratsuan Euskal Herriko bigarren talde onenaren saria jaso zuten. Sariaren albiste onak baina, taldearen entsegu lokalean izandako lapurretarekin talka zuzena egin du, anplifikadoreak, gitarrak, baxua eta beste hainbat musika tresna lapurtu dizkietelarik. Abian jarri berri duten Lapurtour kontzertu biran, arantza aterako dute eszenatoki gainean.

Azkenik, I Cant Explain Usurbil eta Orio arteko power-hiruko gaztea da. Agertokian indartsu agertzen dira eta haize freskoa dakarte Euskal Herriko musika eszenara. Emanaldi laburra bezain intentsua eskainiko dute.

Andoaingo Gaztetxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button