MUSIKA

Quaoar taldearen kontzertua, Elgoibarren

Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan, Quaoar taldearen kontzertua programatu dute, ostiralean, 23:00etan.

Taldea azken 8 urteetan ez dio garatzeari utzi, eta rockean asko esateko geratzen dela uste dutenentzat erreferente bat bihurtu dira. 2011n, bilbotarrek The River & The Soul bigarren lana plazaratu zuten, eta jauzi kualitatiboa eman zuten bigarren disko horrekin. Geroago, Quaoar Pop/Rock Villa de Bilbao lehiaketan garaile suertatu zen. 2015ean Dreamers. Dreaming euren hirugarren disko aurkeztu zuten, sormenaren baitan gailur berrietara iritsiz inor hotz utziko ez duen soinu bidaia batean.
Urte hauetan taldeak birak egin ditu geografia nazional eta nazioartekoan barrena: Frantzia, Italia, Andorra esaterako, eta tamaina handiko taldeekin aritu da: The Black Crowes, Smashing Pumpkings, Gov’t Mule, The Sword, Soen, Vulture Industries, Freak Kitchen, Danko Jones, … eta abar.

Toki askotako kontzertuetan Sold Out kartela zintzilikatu behar izan du eta adibidez, 2015eko urtarrilean disko aurkezpenean, Kafe Antzokia lepo bete zuten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button