MUSIKA

Jazzaldia tokiko taldeak hautatzen hasiko da

Datorren urteko uztailaren 24tik 28ra egingo den 59. Jazzaldian 10 Tokiko Talde arituko dira, eta laster batean, hautaketa-prozesuari ekingo dio jaialdiak.

Euskal Jazz taldeen artean hautaketa prozesu bat aurrera eramateko ekimena 2006an jarri zen abian lehen aldiz eta harrezkero urtero egiten da arrakasta handiarekin. Azken edizioan 47 talde aurkeztu ziren, horietatik 15ek Donostiako zenbait areto eta klubetan jo zuten eta antolakuntzak azkenik 10 aukeratu zituen iazko Jazzaldian parte hartzeko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, taldeek Jazzaldiaren webgunean, izen-ematea osatu eta hautaketa prozesu honen oinarrietan zehazten den materiala bidali beharko dute, azaroaren 23 baino lehen.

Jasotzen diren proposamen guztien artean, 59. Jazzaldiaren antolakuntzak 15 talde hautatuko ditu, eta talde horiek Donostiako klub eta lokaletan joko dute abendutik apirilera bitartean. Aipatutako 15 emanaldien ondoren, Jazzaldiaren antolakuntzak 59. Jazzaldiaren egitarauan  arituko diren 10 taldeak aukeratuko ditu.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button