MUSIKA

Bermeoko Udalak “Jazzber” Jaialdia abiatuko du gaur

Jazzber Jaialdia Bermeoko Kafe Antzokian garatuko da ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean.

Aurten bere XXIV. edizioa beteko da, eta bertan, Loek van den Berg Quintet, Vicente Marin Trio eta Filippo Deorsola Group-ek parte hartuko dute. Talde horiei esker oso modu nabarmenean adieraziko da jaialdiak duen maila bikaina.

Gaur, ekainak 29, abiatuko da jaialdia, 20:30ean, Loek van den Berg Quintet Herbehereetako taldearekin. Taldeak konposizio melodiko eta malenkoniatsuak haizatzen ditu eta aurten bere lehen diskoa kaleratuko du: Wayfarer. Lan horretan taldeak makina bat paisaia musikal bildu ditu.

Biharko saioan, Vicente Marin Trioren txanda izango da, ordu berean. Formatu akustikoa darabil taldeak, eta bere errepertorioan jazzaren, musika klasikoaren edo flamenkoaren eragina duten piezak biltzen dira.

Azkenik, uztailaren 1ean, Jazzber Jaialdiak azken orduko aldaketa izango du, eta Filippo Deorsalaren ordez Archipiélagos taldeak joko du.

Jazzber erreferentea da Busturialdean, eta protagonismo berezia hartuko du udako egun hauetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button