IKUS-ENTZUN

Gozatu zinemarekin, “Udan zinea zure auzoan”

Abuztuaren 9ra arte, Udan zinea zure auzoan programa duzue hiriko barruti guztietan. Uda honetako programak zortzi saio interesgarri eskainiko ditu.

Programazioak  azken aldiko lanak, eta klasikoren bat ere jasoko ditu (fikzioa, animazioa, musikala…), eta euskal zinea eta europarra, ekoizpen lan komertzialenak eta emakume zinegileen presentzia garrantzitsua ahaztu barik.
“Ohikoa denez, saio guztiak euskal film labur batekin hasiko dira, eta ondoren film luzea etorriko da. Eskema horri eutsiz, edizio honetan, ibilbide garrantzitsua duten zinegile bilbotarrei eskainitako hiru saio monografiko programatu dira”
Tartean, Koldo Serraren Gernika, eta El tren de la bruja film laburra; Birdboy film laburra eta Psikonautak film luzea; Mamá eta Abracadabra filmak ere pantailaratuko dira.

Goikoez gain honakoa lanak ere ikusi ahalko dira: Carla Simónen Verano 1993, Justine Trieten Los casos de Victoria, Patxo Telleriaren Igelak, Damien Chazelleren La La Land, edo Jack Arnolden El increíble hombre menguante, besteak beste.

Gogoratu emanaldi guztien aurretik euskal film labur bat eskainiko dela, tartean  Violeta Trincadoren Zacarias, Aitzol Saratxagaren Ziren, Maider Fernandezen eta Maria Elorzaren Gure Hormek, Arantza Ibarraren June, eta Atxurra Taldearen Areka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button