MUSIKA

Demode Quartet taldearen umorea eta musika, Iruñean

Maiatzaren 6an, ostirala, 20:00etan, Iruñeko Sanduzelaiko Civivoxean,  Demode Quartet bandak  Epa!  ikuskizuna egingo du.

Demode Quartet osatzen duten lau pertsonaiek gakoa eta esentzia bilatu dituzte beti, musika eta folklorea erabiliz. “ Bidaiatu, irakurri eta entzun egin dute. Emaitza: erantzunak baino gehiago galderak egitera bultzatzen duen ikuskizuna; batez ere, nola ausartzen dira? Polemika orotatik urrun, DQi zerbaitek esaten dio euskal esentzia horrek eragina izan duela munduko gainontzeko kulturetan. Erabat seguru daude countryaren, jazzaren, sanbaren, bollybodaren edo pop modernoaren jatorria Euskal Herriko mendi, portu eta haranetan bilatu behar dela. Epa! ikuskizunaren bidez demostratuko dute”

Gaur egun, Demode Quartet taldean Joli Pascualena, Mikel de la Fuente, Iker Huitzi eta David Rosco dira kide, eta Patxi Barco gidoilari eta eszena-zuzendari. 2013ko azaroan, Epa! bigarren ikuskizuna estreinatu zuten, eta izen horixe bera du bigarren diskoak. Gaur egun, taldea bira luzea egiten ari da eta aldi berean, hirugarren musika-ikuskizuna prestatzen dihardute, 2016an bertan estreinatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button