MUSIKA

Eskorbutoren "Anti Todo" lan ezaguna berrargitaratu dute

Anti Todo (1986) berrargitaratu gabe izan da urteetan taldearen eta bere zigilu zaharraren arteko auzien ondorioz. Berrargitalpena Xabi Navarro teknikari ezagunak bermasterizatu du eta jatorrizko diseinu, argazki eta testuekin dator. Pablo Cabeza kazetariarenak dira testu eta argazkiak.

Eskorbuto 1980 urtean eratu zen Santurtzin eta Euskal Rock Erradikali zenarekin bataiatu zuten mugimenduaren banda gatazkatsuena izan zen, inoiz mugimendu horretan sartuta egotekotan. Hiru taldekideetatik bakarra bizi da egun, Paco bateria jotzailea; gainontzeko biak, Josu gitarra eta Jualma baxu jotzailea, taldearen arima osatzen zuten, 1992 urtean zendu ziren Demasiado Enemigos diskoa plazaratu ondoren.

Eskizofrenia (1985) edo Las más macabras de las vidas (1988) dira punk hirukote bizkaitarraren beste lan esanguratsu batzuk. Egun, lanok, eta taldearen diskografiako beste batzuk, zaleek biziki eskuratu nahi duten harribitxi bilakatzen ari dira, batez ere Hego eta Iparramerikan. Hori dela eta, berrargitalpen asko merkaturatzen ari dira.

BCore-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button