IKUS-ENTZUN

“Gorefest”, Bermeoko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldia

Spookypheria Productions elkarteak, Bermeoko Udalarekin lankidetzan, Gorefest Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldiaren edizio berri bat ondu du, ostiralean, hilak 17, udalerri horretako Nestor Bastarretxea Aretoan, 20:30etik aurrera.

Egun bateko jaialdi horretan zine alternatiboa eta film laburrak pantailaratuko dira. Jaialdiaren izenak iragartzen duenez, terrorea, gorea, suspentsea eta umorea izango dira osagai nagusiak.

Guztira, mundu osoko bederatzi film labur aurkeztuko dituzte, eta gero, film luzeen maratoia izango da, Choose Your Own Adventure izenburupean.

Horrekin batera, 19:00etatik aurrera, aktoreak arituko dira herriko kaleetan barrena giroa berotzen, “giro postapokaliptikoa sortzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button