LITERATURA

Gizonezko baten bizimoduaren bizitza-atalak

Gaur, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Bilboko Udalak antolatzen duen Blas de Otero-Bilbo Uria Nazioarteko X. poesia lehiaketaren irabazlea izan zen  Rafael Ugalde Iragorri poetaren lana aurkeztu du Erein argitaletxeak: Hondar aleak.

Sariketaren epaimahaiak honakoa nabarmendu zuen saria emateko orduan: poema-bilduma honetan, poetaren desio pertsonala argi eta garbi agertzen da eta zehaztasun handiz marrazten ditu egunerokotasuna eta galdutakoa, ez dauden pertsonak, lagunak edo umezaroa. Gainera, baliabide poetikoen eta hizkuntzaren aberastasun handiko lana da.

Ugaldek dozena erdi liburu argitaratu ditu: Hamaika bizimodu (2003, Ibaizabal), Gure gerretako heroiak (2006, Elkar), Relax (2007, Txalaparta), Erreka (2011, Ibaizabal) eta Baltzolako Ipuinak (2017, Ibaizabal).

Lanaren nondik norakoak, idazleak berak eman dizkigu: “Berrogeita hamar urtetik gora hiltzen hasten gozak”. Esaldi hori bota zidan lagun batek hil hurrenean zegoen beste bati bisita egitera joan ginela. Seguruenik, arrazoia zuen; beraz, ni hiltzen hasia dagoen gizonezkoa naiz. Hori horrela, esku artean dituzun Hondar Aleak hiltzen hasia den gizonezko baten bizimoduaren bizitza-atalak dira, aleak, sentipen-aleak: norberaren itzalak, gorrotoak, beldurrak eta zalantzak, lotsa ahoz ez aitortuak, maitasun galduak eta desmaitasunak, gurasoekin izan gabeko harremanen mina edo bizitzari zentzua ematen dion heriotza ulertzeko ahalegina. Bizitza baten hondarrak, bihotzetik gogora eta gogotik paperera igaro direnak; ezinegonetik baretasunerantz egindako bidean azaldu diren sentipen-aleak; sekula itzuliko ez direnak. Gerora begira etortzekoak diren aleek eratuko ahal dute betiko atseden leku izan litekeen hondartza barea!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button