MUSIKA

Bi belaunaldi desberdinetako musikagileak

Igandean, ekainak 16, Mugerreko plazan, Maialen Errotabehere eta Niko Etxart bikoteak Zu & Ni izeneko kantaldia eskainiko du. Bi belaunaldi desberdinetako musikagileak dira baina musikarekiko maitasun berdina dute, eta batez ere rock-blues estiloaren barruan.

Artista bakoitzak abesti propioak eskainiko ditu eta bikote gisan beste kantu mordo bat haizatuko dute. Fase honetan, bikoteak bere errepertorioaren zati bat zabalduko du bost musikari bikainekin batera.
Hortaz oholtza gainean, Maialen Errotabehere eta Niko Etxart izango dira ahots nagusiak eta zuberotarra bere gitarrekin igoko da oholtza gainera.
Eta eurekin batera, Iñigo Telletxea (baxua), Iban Larreboure (bateria), Pat Tetevuide (gitarrak eta ahotsak), Dom Earl (gitarrak eta ahotsak), eta Kiki Graciet (harmonika eta ahotsak) arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button