MUSIKA

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketako finalak gaur hasiko dira

Asteburu honetan egingo dira Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketako finalak. Gaur bertan, Beste joerak ataleko finala izango da Bilborocken, 20:00etatik aurrera: Fuerte Bandido (Madrid), Skygaze (Asturias), Planetoid (Frantzia) eta C.I.A.N.U.R.O (Madrid) arituko dira.

Bihar, berriz, metal kategoriaren finalistak lehiatuko dira: Hex (Bizkaia), Valkyria (Bizkaia) eta Pandemia (Kantabria).

Azkenik, larunbatean, pop-rock atalekoen txanda izango da: Alien Tango (Murtzia), Los Bengala (Zaragoza) eta Los Estanques (Cantabria).

Informazio gehiago: bilbao.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button