MUSIKA

Hirugarren Perkusio Eguna egingo dute martxoaren 13an

Perkusio Egunaren hirugarren edizioak helburu sorta bilatzen du: gure auzuneetan dagoen pertsonen eta kulturen aniztasuna kalean ikusarazi; pertsona eta eta kolektiboen arteko hurbilketa ahalbidetu; auzoetako pertsonen arteko topaketa eta harreman naturalak, gertukoak eta positiboak sustatu; gizarte-partaidetza sustatu; eta auzoek bizi duten abandonu egoera salatu eta bertakoen proposamen eta aldarrikapenak ezagutarazi.

Horretarako, eta beti ere jai giroan, martxoaren 13an Perkusio Eguna atondu dute. Hala, 12:00etan auzoko hainbat tokitan makina bat emanaldi egingo dira batera; 13;00etan, berriz, Maria Bihotza Plazatik hasita Kalejira egingo da auzoko kale ezberdinetan.

Bilbo Zahar, San Frantzizko eta Zabalako Taldeen koordinakundeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button