MUSIKA

Norte Apache taldea bueltan da

Norte Apache rap banda isilik egon da tarte luzez. Isilaldi horren ondotik kementsu dator bueltan, izan ere, gaur bertan bideoklip berria sareratu du, eta laster CD berria ere plazaratuko du. Horretaz gainera, larunbatean, maiatzak 9, Norte Apache Berritxun izango da, 23:00etatik aurrera.

Ezkerraldeko rap hirukote gazteak Quilombo izenburuko bigarren diskoa argitaratu zuen 2013an; diskoa Musikherria herri zigilu desagertuaren bidez plazaratu zuten bizkaitarrek. Bi urte lehenago, Norte Apachek Hesiaren beste aldean plazaratu zuen.

Nontzeberrik taldea elkarrizketatu zuen, Quilombo lanaren harira, “Gure bizi-ideiak eta oinarriak letra eta abestien bidez transmititzea da gurea. Argi dugu zer garen, zer nahi dugun, eta zeintzuk diren bidali nahi ditugun mezuak, horrek erraz egiten du oinarrien ezarpena”.

Behean klip berriaren teaser-a ikus dezakezue:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button