MUSIKA

Josetxo Silgueiro saxofonista Latinoamerikan ari da

Josetxo Silgueiro saxo-jotzaile irundarra Bolivia, Peru, Ekuador, Kolonbia eta Venezuelan izango da hil honetan. Hala, etzi emanaldia emango du Cuscon, Peru. Hilaren 30era bitarte beste zortzi kontzertu gehiago emango ditu Chaman 2011 izenburupean.

Ekainaren 27an abiatu zen Latinoamerikara Silgueiro, eta kontzertuak eman ez ezik, masterclass-ak ere zuzentzen ari da.

Bolivian kontzertu bat eta bi masterclass eman ditu dagoeneko, Santa Cruz hirian, hain zuzen ere, eta uztailaren 6ean eta 7an kontzertua eta klasea eman zituen Liman, Peru. Herrialde horretako Arequipa hirian ere izan da. Osteguna eta ostirala, halaber, Perun igaroko ditu, Cusco hirian. Handik Ekuadorrera joango da, gero Kolonbiara eta, azkenik, Venezuelara.

Bira horren xehetasun guztiak bere blogean jasotzen ari da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button