MUSIKA

Erizo eta The Constantines Kafea eta Galletak-en 30. saioan

Gernikako Gaztetxean hilean behin egin ohi den Kafea eta Galletak ekitaldian Gasteizko Erizo hirukoteak joko du abenduaren 30ean, ostirala. Arabarrek The Constantines bandaren Tournament Of Hearts diskoa aukeratu dute entzunaldirako. Ekitaldi bikoitza ohi baino beranduago hasiko da: 21:00etan entzunaldia eta 22:00etan kontzertua.

Kafea eta Galletak-eko arduradunek jakinarazi digutenez, Gasteizko taldearen azken kontzertua izango da Gernikakoa. “Pasa den abenduaren 14an atsekabe handiz jaso genuen email bat, 2012ko udan Erizo taldea desegingo dela zioena. Iaz saiakera egin genuen gurera ekartzeko, baina ezinezkoa izan zitzaigun. Emaila jaso eta berehala hasi ginen uda baino lehen data bat lotu nahian, eta kasualitatez-edo, udan barik negu bete-betean egin ahalko dugu”.

Erizo power-punk hirukotea da. Beren musikak asko zor dio Mission Of Burma, edo Hüsker Dü bezalako taldeei. Hala ere, taldearen soinua garaikidea da, eta Shellac, Sugar, Nueva Vulcano, Inoren Ero Ni edo The Constantines gisako taldeekin batera sailka genezake. Hain zuzen ere, Kanadako art-punk talde horren 2005. urteko Tournament Of Hearts diskoa aukeratu dute entzunaldirako.

Azkenik, aipatu behar da Erizok 2011ko otsailean No mientes la bichaizenburuko bigarren argitaratu zuela. Datorren hilean, gainera, hirugarren lan bat plazaratuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button