MUSIKA

Getxoko Jazzaldiaren talde lehiaketako saridunak

Danimarkako Anders Fjeldsted Sextet banda nagusitu da Getxoko 42. Nazioarteko Jazzaldiaren Talde Lehiaketan. Bigarren saria Pepe Zaragoza Quintet talde espainiarrarentzat izan da eta, banda horren saxo-jotzaileak, Joan Saldañak, bakarlari onenari emandako saria eskuratu du. Publikoaren saria ere seikote danimarkarrari eman zaio. Bakarlaririk onenaren saria, Alexey León Quintet taldeko Iñigo Ruiz de Gordejuela piano-jotzaileari eman dio publikoak.

Anders Fjeldsted kontrabaxu-jotzailea bere belaunaldiko musikari preziatuenetako bat da Danimarkan. Artista askorekin batera aritu da: Carsten Dahl, Jesper Thilo, Rodney Green, George Garzone eta Alvin Queen. Seikotean, Oilly Wallace (saxo altua), Rolf Sorensen (tronpeta), Soren Host (saxo tenorra), Artur Tuznik (pianoa) eta Henrik Holstekin (bateria) batera jarduten da. Talde Lehiaketaren irabazleek 4.300 euro jasoko dituzte eta CD bat grabatuko dute zuzenean.

Beste aldetik, Alacanteko Pepe Zaragoza tronpeta-jotzaile eta musikagilea, Valentziako egungo jazz musikari gazteenen artean izenik esanguratsuenetako bat bilakatu da. Taldekideak honako hauek dira: Joan Saldaña (saxoa), Antoni Saigi (pianoa), Javier Pérez (kontrabaxua) eta Roger Gutiérrez (bateria).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button