MUSIKA

Getxoko Jazzaldiak 2009ko Talde Lehiaketako irabazlearen diskoa kaleratu du

Points 2007ko udaberrian abiatu zen, Pragako Jaroslav Jezek Kontserbatorioko jazz departamenduko lau ikaslek eta graduatuk sortuta. Instrumentu harmonikoak ez egoteak, pianorik edo gitarrarik, esaterako, musikariei espazio gehiago ematen die elkar eragiteko. Taldearen soinu esanguratsua bere egituragatik sortu da hein batean eta, bereziki, bere musikagatik. Pointsen errepertorioan kide guztien jatorrizko konposizioak eta estandarrak daude.

Beste aldetik, aurtengo lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek, otsailaren 13ra arte eman dezakete izena Jazzgetxo webgunean. Irabazleek 3.000 euro jasoko dituzte eta CD bat grabatuko dute. Gainera, talde irabazleak jazzaldiaren azken egunean parte hartuko du. Halaber, irabazleek Hoeilaart-eko (Belgika) eta Ibizako jazzaldietan parte hartuko dute, Getxoko Jazzaldiak hauekin duen lankidetza-hitzarmena dela medio. Bestalde, bigarren saria lortuko duen taldeak 1.200 euro jasoko ditu eta, bakarlaririk onenak 600 euro poltsikoratuko ditu.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button