ESZENA

Euskarazko adierazpen artistiko garaikidea: “Garaikide 2021”

Iruñeko Udalak, Gayarre Antzokiaren eta Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin, Garaikide euskarazko adierazpen artistikoaren erakustaldia antolatu du Iruñeko Kondestable eta Iturramako civivoxean, urtarrilaren 26tik otsailaren 20era arte. Emanaldietan musika eta antzerkia programatu da.

Lehen ekitaldia bihar izango da, urtarrilak 26, 19:30ean, eta bertan Pettik, Harkaitz Canok eta Ana Galarragak hartuko dute parte Manipulazio estrategiak izeneko saioan. Noam Chosmky pentsalariak komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen, eta horietako bakoitzarekin poema bat egin du Harkaitz Canok. Poemak kantu bihurtu ditu Pettik, bakoitzaren esanahiari ondoen dagokion doinuz jantzita. Hamar estrategia, hamar kantu, hamar gezi. Pettik, zuzenean, kantatu egingo du.

Otsailera salto eginda, 5ean, Hatxe taldeak (Idoia Hernandez, pianoa, Ilargi Agirre, bateria, Peru Galbete, ahotsa eta gitarra, eta Jurdana Ochoa, bibolina) Panpin hautsien dantza izeneko diskoa haizatuko du, 19:30ean. Hurrengo egunean, otsailak 6, ATX Teatroak Kaskarot obra oholtzaratuko du. Otsailaren 11n, Peru Galbetek Uraren oldea izeneko proposamena eroango du Kondestablera. 18an, Hatz(a)marka kolektiboak eta Bapateko Orkestrak Komunetik egingo dute toki berean, 19:30ean, eta azkenik, otsailaren 20an, Arriaga Antzokiaren produkzioa den Ama Kuraia ikusteko parada egongo da Gayarre Antzokian, 19:00etan hasita. Maria Goirizelaiak zuzendu du lana eta bertan, Ione Irazabal, Itziar Lazkano, Ane Pikaza, Eneko Sagardoy, Mikel Losada Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Mikel Martinez, Gabriel Ocina, Alfonso Díez, Idoia Merodio, Aitor Borobia eta Adrian Garcia De Los Ojos aritzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button