MUSIKA

“Bowie eguna” ospatuko dute martxoaren 5ean Bilbon

Izar & Star musika-programak Bowie eguna izenburuko emanaldia ondu du martxoaren5ean, Bilboko Kafe Antzokian, oraintsu hildako David Bowie musikari britainiarraren omenez, 22:00etatik aurrera.

Antolatzaileek lan ederra egin dute, oholtzan oso musikari trebeak arituko baitira. Zerrenda luzea da, eta izen azpimarragarriz betea: Zea Mays; Sonic Trash (gonbidatuekin); Los Separatistas, Rober! eta Joseba Irazoki (Atom Rhumba), Dan Wilson (Cubical), Andoni Etxebeste (Superwsweet, Frank), Jaime (We Are Standard WAS)…

Horiekin batera, ekitaldirako propio osatutako banda bat ere izango da: Diamond Heroes. Talde horretan, Deu (WAS), Joseba Irazoki, Natxo Beltran musikariek eta Idurre Azkue dantzariak parte hartuko dute, besteak beste.

Azkenik, Javi Pezek eta bere taldeak, David Jones Fans egitasmoa ere aurkeztuko dute: Javi Pez, Paul San Martin (Triz3ps), Alberto Bosch (Parafünk, Lau Behi), Karlos Aranzegi (Bide Ertzean)…
Bowieren benetako izena da David Robert Jones, izan ere, 1965ean, bi single argitaratu zituen The Manish Boys eta Davy Jones & the Lower Third izenekin. 1966an plazaratu zuen, hain, lehenengo singlea David Bowie izenarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button