MUSIKA

“BBK Bilbao Music Legends” jaialdia prest udarako

Jaialdiaren bosgarren edizioa ekainaren 24an eta 25ean egingo da Bilbao Arenan, eta puntako musikariak bilduko dira bertan.

Alan Parsons Live Project izango da talde potentenetako bat ikusgarri handi batekin. Alan Parsons musikaren ikono ospetsua eta rock progresiboaren maisua da, The Beatles, Pink Floyd, The Hollies eta The Wingsekin aritu da soinu-ingeniari lanetan.

Gero, Girlschool hard rockaren eta heavy metalaren ordezkariak izango dira. Walter Trout bluesman estatubatuar handia eta blues rock gitarra-jotzailerik onena ere Bilbora joango da.  Eta parte hartuko duten beste talde batzuk honakoak dituzue: Shirley Davis artista britainiarra, Maika Makovski mallorcarra, Anari euskal abeslaria, eta Mikel Renteria & Walk On Project Band talde bilbotarrarekin. Voodoo Child Bar gunean ere makina bat talde arituko dira.

Artista horiek dagoeneko iragarri diren Status Quo, Hawkwind eta Paul Carrack artistekin bat egingo dute.

Informazio guztia www.musiclegendsfestival.com jaialdiaren webgune ofizialean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button