IKUS-ENTZUN

Generoa eta berdintasunari buruzko zikloa, Iruñean

Gaur hasiko da Generoa eta berdintasuna izenburuko zine-zikloa Iruñeko Civivoxen. Aukera Berdintasunari buruzko Planaren baitan dagoen jarduera da, eta Maria Castejon Leorza Historian doktorea, idazlea, irakaslea eta blogaria da egitarauaren koordinatzailea. Leorza aditua da emakumeen historian eta genero-irudikapenetan.

Maiatzera bitarte luzatuko den zikloa gaur bertan hasiko da Sweet Red Bean Paste (Naomi Kawase, 2015, Japonia) filmaren emanaldiarekin, 18:00etatik aurrera. Durian Sukegawa autorearen izen bereko liburuan oinarritua, filmak Sentaroren istorioa kontatzen du. Okindegi txiki baten jabe da Sentaro. Okinak Tokue atsoaren laguntza onartu beharko du, gogo txarrez. Halere, Sentarok sekulako sorpresa hartuko du Tokuek sukaldean erakutsitako gaitasun izugarriarekin, bere eskuekin magia egiteko baita.

Hil honetan pantailaratuko duten bigarren filma Mustang (Deniz Gamze Ergüven, 2015, Frantzia) izango da. Egitaraua beste sei pelikularekin osatuko da.
Amaitu baino lehen, zikloarekin batera ikastaro bat abiatu dute: Serializatuak. Emakumeen gaurkotasuna eta historia telesailen bidez.

Egitarauari buruzko informazio guztia: pamplonaescultura.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button