MUSIKA

The Skatalites taldearen kontzertuarekin hasiko da Elorrioko Musikaire jaialdia

Elorrion egin ohi den Musikaire jaialdia Euskal Herriko musika-ekimen interesgarrienetarikoa, izan ere, askotariko musikak biltzen ditu. “Musikaire da ezohiko jaialdi bat; eta bere programa, mazedonia moduko bat da. Mazedonia honetan nahasten dira osagai oso ezberdinak, beti erakargarriak eta kalitatezkoak; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere”.

Jaialdia gaur hasiko da The Skatalites ska banda jamaikarraren kontzertuarekin, eta uztailaren 30ean amaituko da. Musikaire jaialdiaren antolatzaileen arabera, “The Skatalites taldeak ez du aurkezpenik behar; izan ere, Jamaikak eman digun estilo mordoa, ska, reggae, rocksteady, dub eta haietatik eratorritako guztiak, ernearazi duen hazia baita. 1964an sorturiko taldea aldatu egin den arren, oraindik ere badu hastapenetako magia hura eta, horri esker, mundu osoan zehar birak egiten jarraitzen du”.

Bihar, halaber, Shaun Booker blues kantari estatubatuarrak joko du. Bookerrek blusearen ondare klasikotik edaten du. 30 urteko ibilbidea egin du ja, eta bere emanaldietan musika afroamerikar anitz entzuten dira: jazz, soul, funk, eta abar. Booker agertokietan kartsuki, sutsuki eta aldi berean guztiz hunkigarri agertzen denez, sarri askotan alderatu izan dute hasierako Tina Turner handiarekin. Artista ezaguna da AEBetan, bai eta Europan ere.

Hilaren 30era arte, beste  bederatzi hitzordu izango dira Musikaire jaialdiaren egitarauaren baitan; tartean, Ruper Ordorika, Jorge Pardo, dantza garaikidea, Los Peópidas, mikroantzerkia eta Ba Cissoko.

Informazio gehiago: musikaire.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button