MUSIKA

General Levy eta Heartical Sound artistek abiatuko dute Txapel Reggae jaialdia

Uztailaren 15an egingo da Armintzako Txapel Reggae jaialdia.  Antolatzaileek, baina, aurten kontzertu berezi bat ondu dute udako jaialdiari hasiera emateko. Hala, ekainaren 8an, General Levy britainiarra eta Heartical Sound frantziarra Bilboko Stage Live aretoan izango dira, 21:00etan.

Kontzertua Shintoma rap musikariak gidatuko du, eta Bilboko Thunder Clap DJ kolektiboak parte hartuko du. Emanaldiaren ostean, after-party saioa izango da Klubba aretoan.

Musikarien harira, General Levy (Londres, 1971) britainiarra Heartical Sound frantziarrak zuzendutako disko-jogailuekin arituko da. Jungle generoaren aitzindarietako bat da Levy, 25 urtetik gorako ibilbidea egin du, eta bere jarioan reggae, ragga eta musika beltzaren eragina nabaritzen da. 2011ko Txapel Reggae jaialdian parte hartu zuen. Britainiarrak Ali-G filmean jasotako Incredible doinua idatzi zuen M-Beat musikariaren laguntzaz. Hertical Sound frantziarra, bestalde, “Europako dubplates gehien dituen disko jartzaileetako bat da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button