MUSIKA

The Jesus And Mary Chain, The Hives eta Love Of Lesbian, Kutxa Kultur Festibalean

Irailaren 15 eta 16an egingo da Donostiako Kutxa Kultur Festibala. Aurtengoa seigarren edizioa izango da, eta estreinakoz, Gipuzkoako hiriburuko hipodromoan egingo da. Antolatzaileek ja iragarri dituzte bertan parte hartuko duten zenbait musikariren izenak.

The Jesus & Mary Chain eskoziarrak kartel-buru arituko dira Donostian. Bilboko BBK Live jaialdian izan ostean, Psychocandy lan aitzindaria aurkezten, Reid anaiek apirilean argitaratuko den Damage and Joy izenburuko lana aurkeztuko dute Kutxa Kulturren; 18 urteko isilaldi luzearen ondotik dator grabazio berri hori.

Horiez gainera, The Hives punk-rock banda suediarra izango da, bai eta jaialdietan parte hartzen sekulako eskarmentua duen Love Of Lesbian taldea; katalanek El poeta Halley izenburuko disko berria aurkeztuko dute.

Azkenik, azpimarratu antolatzaileek ahaleginak egin dituztela jende gehiago hartu ahal izateko. Horretarako, jaialdia ez da ohiko tokian egingo, Igeldon, baizik eta hipodromoan, Igeldoko auzoan egiten ari diren obrak tarteko. Aldaketa horren ondorioz 8.000 lagun jasotzeko aukera izango dute, eta kanpatzeko parada ere izango da.

Informazio gehiago: donostiakutxakulturfestibala.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button