IKUS-ENTZUN

Gazteentzako zinema tailerra, Super 8mm formatuan

Nafarroak Filmotekak Gazteentzako III: Zinema Tailerra ondu du. 16 urtetik beherako gazteei zuzendutako ekimena da, eta gazteek Super 8mm formatuan arituko dira.

Super 8mm formatuko kamera bat izango dute tailerrean parte hartuko duten gazteek, eta kamera hori baliatuta, film labur bat filmatu beharko dute. Nafarroako filmotekaren arabera, “film motzaren estrukturak fotograma bakoitza pentsaraztera behartuko ditu. Filma Nafarroako Filmotekaren proiekzio aretoan erakutsiko da kurtsoa bukatzerakoan”.

Tailerrak 22 orduz du, ekainak 25etik 2era bitarte, eta Nafarroako Filmotekan bertan garatuko da, Iruñean.

“Filmotekaren helburuetako bat zinemagintzaren sustapena izanda, etorkizunean zinemagile izan daitezkeen gazteen lanen proiekzioa nahitaezko eginbeharra da. (…) Esparru kultural honetara gerturatzeko modurik onena zenbait nozio edo ideia teoriko garatzea de, gidoia, filmazioa era muntaia prestatuz”.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button