MUSIKA

Artoartian plataformaren musikak Donostian

Larunbatean, hilak 4, Artoartian musika txikien talde-plataformak antolatutako topaketa egingo dute Donostiako Guardetxean. Egitaraua 12:00etan hasiko da Gurdetxetik Urgull mendira egingo duten soinu-txangoa dela medio.

Gero, 16:00etan eta 17:30ean beste bi soinu-ekintza egingo dituzte: Lehenengoa, Muermarium lelopean eta bigarrena, Xabier Erkizia soinu-artistak gidatuko du Memorias de liam nain titulupean.

Egitarau esperimentalaren une gorena 20:30ean izango da. Izan ere, ordu horretatik aurrera hiru euskal talderen emanaldiak entzun eta ikusi ahal izango dira: Ibonrg & Okerreko; Gora Japon, eta Fernalia.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button