BERTSOTAN

BBK Sariketaren bigarren finalaurrekoa

XXIV. Bertsolari Gazteen BBK Sariketak aurrera darrai eta gaur berton  jokatu da sariketaren bigarren finalaurrekoa Zallako Zine Antzokian.

Goizeko 10:00etan hasi den finalaurrekoan, Hego Uribeko eta Uribe Kostako taldeak aurrez aurre izan dira. Irabazlea Hego Uribeko taldea izan da, eta beraz, martxoaren 18an Bilbon jokatuko den finalera sailkatu da.

Talde irabazlean Ander Anakabe, Enare Muniategi, Iker Garitagoitia, Txaber Ormazabal,  Andere Molinuevo, eta Peio Molinuevo aritu dira. Uribe Kostakoan Eneko Elordui, Aritz Landeta, Naroa Torralba, Unai Mendiburu, Paule Loizaga, eta Peio Arondok kantatu dute.

Hortaz, martxoaren 18an jokatuko den finalean Busturialdeak eta Hego Uribek hartuko dute parte. Bilboko Kafe Antzokian izango da finala, 19:00etan. Sarrera doakoa da, eta “antolatzaileek gonbidapena luzatu nahi diete bertsozale guztiei bertara hurreratzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button