IKUS-ENTZUN

Saharako gatazka aztergai, Creative Commons jaialdian

Egunotan Creative Commons zine jaialdia egiten ari da Donostian. Hala, ekainaren 21ean, eta kultura-artekotasunari buruzko Topak izeneko sailaren barruan, bi film proiektatuko dira Guardetxean, 19:30ean. Biak ala biak mendebaldeko Saharako egoera jorratzen duten dokumentalak dira: Gdeim Izik eta El espectáculo. Proiekzioen ostean, solasaldiak izango dira.

Lluis Maria Güellek 2011n filmatutako lana da Gdeim Izik. Saharako kanpamentu bati Marokoko estatuak egindako erasoa biltzen du filmak. Erasoa Isabel eta Antonio aktibisten kamerarekin dago filmatua. Filmaketa horren ondorioz, bederatzi egun igaroko dituzte etxebizitza batean ezkutatuta.

Bestalde, El espectáculo 2013an estreinatu dute Erika Sànchez eta Xavi Esteban zuzendariek. Filmean Saharako haur batzuk Bartzelonako familiekin uda batean igarotako egonaldia jasotzen du. Horretarako, Jean Rouch zinegileak 1961ean filmatutako La pyramide humaine pelikulatik abiatuko dira, zeinak gatazka politikoaren eta sormen artistikoaren arteko hari iradokitzaileak eraikitzen dituen.

Gaur, “Tourbillon a Bamako”

Gaur, ekainak 20, hirugarren proiekzio bat izango da kultur-artekotasunaren gaineko Topak zikloan: Dominique Philippek 2012an zuzendutako Tourbillon a Bamako. Filmak Makam eskultorearen istorioa kontatzen du. Loteria tokatuko zaio, baina txartel zoriondua galdu egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button