IKUS-ENTZUN

Bilborocken zinea jatorrizko bertsioan

Astelehenetik aurrera, hilak 20, Bilborock aretoan filmak jatorrizko bertsio azpidatzian ikusteko aukera izango da. Zikloa Crossing the Bridge: The sound of Istanbul (Fatih Akin, 2005) pelikularekin hasiko da eta, udako hilabeteetan kalean proiektatuko dira, Marzana moilan hain zuzen ere. Neguan, berriz, Bilborockeko auditorioan emango dira, bi saiotan, bata 18:00etan hasiko dena eta, bestea, 20:00etan. Ohiko zirkuitu komertzialetik at dauden filmak emango dituzte, batik bat, musikarekin loturiko dokumentalak.

Hala, Crossing the Bridge: The sound of Istanbul (Fatih Akin, 2005) izango da estreinako filma ekainaren 20an, astelehena, 22:00etan, zinemako musikari eskainitako zikloaren barruan. Einstürzende Neubauten Alemaniako talde abangoardistako kide den Alexander Hackek, Hormaren kontra (Fatih Akin, 2004) lanaren soinu-banda egin zuen, eta Istanbuleko musika-panorama jasotzen du.

Zikloak abendura bitarte iraungo du eta udan beste bi film ikusteko parada izango da: uztailaren 18an, I´m Not There (Todd Haynes, 2007), Bob Dylan mitoari buruzkoa, eta abuztuaren 29an, Agian (Arkaitz Basterra, 2006); musika, poesia, pintura eta New Yorken biziz diren euskal herritarrak jorratzen ditu lan horrek.

Honatx udazkeneko eta neguko egitaraua (filmok Bilborocken auditorioan proiektatuko dira): urriaren 3an, Les Triplettes de Belleville (Sylvain Chomet, 2003); urriaren 31, The Rocky Horror Picture Show (Jim Sharman, 1975); azaroaren 7an, CSNY/Déjà Vu (Bernard Shakey, 2008); azaroaren 28an, Woodstock (Michael Wadleigh, 1970); abenduaren 5ean, The Nightmare Before Christmas (Henry Selick, 1993), eta abenduaren 26an, 24 Hour Party People (Michael Winterbottom, 2002).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button