ESZENA

“Temps Fort Udazkena” Baxenafarrean

 

Asteburu honetan eszena programatu dute iparraldeko hainbat herritan Temps Fort Udazkena egitarauaren barruan.

Izpurako F. Bentaberryn, azaroaren 27an, eta 20:30ean, Tabula Rasa konpainiak Daniel Keene-ren L’apprenti izeneko lana ikusteko tartea eskainiko da. Bere adineko haur anitzek bezala, 12 urteko mutiko batek aita ideala xerkatzen du, bereak ez baitio ekartzen nahi lukeen guztia. Auzoko bat bilakatzen da lagunik onena, ostera. Ez da aita-seme baten istorio bat, baizik eta nerabe eta heldu baten arteko adiskidetasun baten abiapena.

Hurrengo egunean, azaroaren 28an, baina Donibane Garaziko Le Vauban aretoan, Les Pieds dans l’eau konpainiak Luz lana eskainiko du. Argentinan ebatsiak izan diren umetxoen aferak oihartzun asko baditu munduan: Espainian, Australian, Txinan… Antzerki honek, istorio hauen zati baten deskubritzea proposatzen du.

Azkenik, larunbatean, azaroak 29, EASO abesbatzak kantatuko du Arboti herrian. Bertan egingo den emanaldian, taldeko hainbat kantari entzungai izango dira: Euskal Herriko kantu herrikoiak, Errusiako kantu ortodoxoak, opera batzuetako obrak,… 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button