LITERATURA

Gaur abiatuko du Bilboko Euskararen Etxeak “Hi(ZKI)bridoak” zikloa

Bilboko Euskararen Etxeak literatura eta ahozkotasuna uztartzeko proposamenak ondu ditu, Hi(ZKI)bridoak izeneko zikloaren barruan. Otsailetik maiatzera bitarte, bost ekitaldi antolatu dira, eta Anarik, Itxaro Bordak, Ibon RG-k eta Txakur Gorria Sormen Kolektiboak parte hartuko dute, besteak beste.
Gaur, 19:30etik aurrera, izango da lehenengo ekitaldia, Buztinezko etorkizuna, Itxaro Borda eta Ibon RG bikotearen eskutik etorriko dena. “Kolapsologoek aipatzen duten munduaren leherketa hurbila dauka ardatz Itxaro Bordaren idazkiak. Kutsadura, gaixotasunak, errepresio soziala, naturaren menderaketa osoa: gure altzairuzko, beirazko eta burdinazko planeta zati honen etorkizuna buztinezkoak baizik ez balitz funtsean? Idazlearen ahots apokaliptikoari sakontasuna ematen dio Ibon RG musikari ospetsuaren Korg sintetizadorearen auhen elektroniko kasik humanoak”.

Ondoren, honako hitzorduak izango dituzue gozagarri: Muga Anfetamiña Xabier Montoiaren lehen liburuan oinarritutako eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratutako egitasmoa; Habiak, Anariren lan homonimoan oinarritutako arte erakusketa kolektiboa, Anari taldeak zuzenekoa joko du; eta azkenik, Txakur Gorria Sormen Kolektiboak aurkeztuko duen Orainminean ikuskizuna, artea eta bertsolaritza batzen dituen bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat. Eta azkenik, bosgarren ekitaldian, bertsoa eta literatura nahastuko dira Mari Luz Esteban, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza sortzaileekin.

Emanaldien gaineko xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu