ARTEA

Proiektu eta sorkuntza artistikoetarako deialdiak, Montehermoson

Montehermoso kulturuneak Proiektu Artistikoak deialdi bideratu du hiru proiektu artistiko eta ikus-entzunezko proiektu bat hautatu, eta gerora, jendaurrean erakusteko asmoz. Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artista lokalei, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbilduz.

Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso kulturunean erakutsi beharko dira, oinarrietan adierazten den epean. Hautatzen den proiektuetako bakoitzerako gehienez 6000 euro emango dira. Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 6ra arte izango da.

Beste aldetik, GGEE eta Sorkuntza Artistikoa deialdia ere egin du entitate horrek. Hainbat kultura eta/edo arte ekintzen bidez, munduan dagoen giza eskubideen egoeraren gainean gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektua hautatzea du xede deialdi honek.
Deialdiaren gehieneko zenbatekoa 15.000 euro izango da. Proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jartzetik sortzen diren gastuak barne hartu beharko ditu zuzkidura horrek. Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 23ra arte.

Deialdien gaineko informazio guztia: Montehermoso.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button