MUSIKA

“Bilbao Distrito Jazz” zikloak sei kontzertu dakartza aurten

Bilbao Distrito Jazz programa otsaila eta martxoa bitartean garatuko da Bidebarrietako Liburutegian, Bertendona Institutuan eta Errekalde, Begoña, Otxarkoaga eta Deustuko Udaltegietan. Zikloak kontzertuak hiriko auzoetara hurbiltzea du helburu, generoan erreferente diren artisten eskutik.

Kontzertuak ostiraletan izango dira, 19:00etan, hortaz, lehena bihar, otsailaren 9an izango da, eta hor, Mula taldearen txanda izango da.
Elixir da Mula taldearen hirugarren diskoa. Ibilbide bikaineko boskote honen burua da Pep Mula Bartzelonako bateria-jotzailea, Kataluniako jazz-eszenako ohiko kidea, hainbat musikarirekin lan egiteko aukera izan duena.
Hainbat adituk esaten dutenez “Elixirrek mugimenduan dagoen paisaia aurkezten digu. Paisaia hori osatzen duten zortzi abestietako bakoitzaren ibilbidea leku berria eta desberdina da, Pep-en konposizio-proposamenari forma ematen dakien boskotearekin batera bidaiatu ahal izateko.”

Aurtengo edizioan parte hartuko duten talde eta artistak honako hauek izango dira: Mula, Ainara Ortega & Joaquín Chacón, Tony Glausi Quartet, Xavi Torres Trío, Organ Freeman, eta Irene Reig Trío.

Datozen kontzertuak honako hauek izango dira: otsailak 16, Begoñako Udaltegian, Ainara Ortega & Joaquín Chacón; otsailak 23, Otxarkoagako Udaltegian, Tony Glausi Quartet; martxoak 1, Bertendona Institutuan, Xavi Torres Trío; martxoak 9, Bidebarrietako Liburutegian, Organ Freeman; eta martxoak 15, Deustuko Udaltegian, Irene Reig Trío.

Bestelako informazio hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button