MUSIKA

Neighbor bikoteak lau kontzertu egingo ditu egunotan

Maite Larburu eta Josh Cheatham dira Neighbor taldeko partaideak eta Ura patrikan (Gaztelupeko Hotsak) da bikote honen lehen esperimentazioa.

Egunotan, lau emanaldi emango ditu bikoteak. Gaur bertan, Azkoitiko Matadeixen izango dira; bihar, ostirala, Gernikako Trinkete Antitxiokoan; etzi, igandea, Irungo Kabigorrin; eta, amaitzeko, etzidamu, igandea, Donostiako Garoa Kultur Laben.

Euskalduna eta biolin jotzailea da Larburu, eta estatubatuarra Cheatham (viola da gamba eta kontrabaxua jotzen ditu), baina Amsterdam hirian bizi dira.
Larburuk, De Nederlandse Bachvereniging, Amsterdam Baroque Orchestra, Anima Eterna, Sevillako Orquesta Barroca eta Holland Baroque Society orkestretan parte hartu du.

Ahotsa eta gitarraren bidez kantu sorta bat eskaintzen dute Ura patrikan lanean, non folk, blues, jazz edota Brasilgo musika entzun ahal den. Larburuk sortu ditu abestiak eta haien garapen musikalaz arduratu da Cheatham.

Euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz abesturiko 14 kantu hauetan, besteak beste, Leonard Cohen, Joni Mitchel edota Astrud Gilbertoren arrastoak suma daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button