BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketako 4. finalaurrekoa, Legution

Larunbat honetan, Arabako Bertsolari Txapelketako 4. finalaurrekoa jokatuko da Legutioko Kultur Etxean.

Parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatuko dute aurtengo txapelketan, ondorioz, 2. itzuliko hiru finalaurreko hauek 1. itzuliko sailkapenaren arabera osatu dira. Legutioko finalaurrekoan bertsolari hauek izango dira: Felipe Zelaieta, Iker Agirre, Iñaki Viñaspre, Jon Ruiz de Pinedo, Manex Agirre eta Peru Abarrategi.

Bertsolari hauek Legution lortzen duten puntuazioarekin gehi aurreko itzulian lortu dutenarekin beren puntuazioa itxiko dute. Lortzen duten metaketaren arabera finalerako sailkatuko dira ala ez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button