MUSIKA

Gasteizen, “Kontzertu Handien Zikloa” hastear

Otsailaren 2tik maiatzaren 23ra, Kontzertu Handien Zikloa musika-jaialdiaren egitaraua ondu da Gasteizen. Hileroko programazioan hitzordu musikal ikusgarria atondu da.

Gasteizko Kontzertu Handien Zikloa otsailaren 2an abiatuko da Principal Antzokian, Santa Cecilia Orquesta Klasikoarekin. Zita horretan,  W. A. Mozart musikariaren obrak izango dira protagonista.

Martxoaren 1ean izango da hurrengo hitzordua Ara Malikian Symphonic izeneko ekimenarekin. Bertan ere Gasteizko Ganbara Orkestrak hartuko du parte. Ara Malikian biolin birtuosoak Vivaldi, Paganini, Txaikovski eta beste askoren piezak eskainiko ditu Gasteizko Ganbara Orkestrarekin batera joz.

Apirilaren 7an, Soqquadro Italiano taldearen txanda izango da. Soqquadro Italiano Claudio Borgiannik eta Vincenzo Capezzutok sortutako kultura-proiektua da, eta errepertorio zabaleko dantza-konpainia ere bada, antzinako musika, jazza eta pop tradizionala barne hartzen dituena.

Azkenik, maiatzaren 23an, Kontzertu Handien Zikloan, Ivo Pogorelich piano-jolea izango da protagonista. Orkestra garrantzitsu askorekin jo du, esaterako, Berlingo eta Vienako Filarmonikarekin, London Orchestrarekin, Chicago, Filadelfia, Boston eta Los Angeleseko orkestrekin, Nueva York Philharmonic Orchestrarekin eta beste hainbat tokitako orkestra nagusiekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu