IKUS-ENTZUN

Zinea liburutegietan gertatzen denean

Zinemagintzak liburutegien mundua islatzen du hainbat filmetan. Liburutegiek mundu berezia gordetzen dute, eta istorio askoren iturburu izan ohi dira. Nafarroako Filmotekak urrian garatu du Zinea eta liburutegiak izeneko zikloa, zeina gaur berton amaituko baita.

Nafarroako Liburutegiak 150 urte beteko ditu aurten eta 2021ean, 10 urte beteko ditu bere kokapen berrian, filmotekak bezala. Filmotekak eta liburutegiak eraikin berdinean lan egiteaz gain, proiekzio aretoa ere elkarbanatzen dute. Bertan, sail eta film desberdinak erakusteaz gain, hainbat solasaldi ere antolatzen dituzte, besteak beste. Testuinguru honetan Zinea eta liburutegiak zikloa sortu da.

Filmez gain hainbat hitzaldi, antzerki eta dantza emanaldiak ere izan dira. Baina diogun bezala, gaur, urriak 27, izango da azken emanaldia Le Mystère Henri Pick (Rèmi Bezançon, 2019) pelikularekin, 19:00etan. Filmak honako korapiloa kontatuko dizue: “Libururutegiko langile xelebre batek argitaletxeek ukatu dituzten liburu guztiak gordetzea erabakitzen du. Egun batean, idazle gazte batek liburutegi hau deskubrituko du eta altxor zoragarriak dituela konturatuko da. Horietariko bat, Las últimas horas de una historia de amor nobela izanen da, Henri Pickek idatzia. Liburua salmenta arrakastatsua bihurtzen denean, literario temati eta eszeptiko batek Picken iragana eta sustraiak bilatuko ditu. Horretarako, protagonistaren alabarekin elkartuko da eta istorioaren atzekaldean dagoen gai osoa jorratzen saiatuko da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button