MUSIKA

Gasteizen “Harrikada” jaialdi elektronikoa egingo da irailean

Lehen Harrikada Festibala Ozaetako Garaion sorgingunean egingo da, irailaren 7tik 9ra. Harrikada 2017an eratutako kultur elkartea da, eta musika elektronikoarekin eta artearekin lotura duten ekitaldiak sustatzea du xede.

Galder Ruiz Alvarado Jaialdiko ordezkariaren aburuz, “Berlingo zein Gasteizko kideok osatzen dugun elkarte gaztea gara eta aurten gure proiekturik handiena jarri dugu martxan”.

Hala, jaialdian, Koloniako Cafe Güzel kolektiboak eta Berlin eta Euskal Herriko DJak parte hartuko dute, besteak beste, bi herrietako bestelako artistekin batera. Hortaz, musikaz gainera, bestelako jardunaldiak izango dira, tartean, tailerrak, kontzertu akustikoak, hitzaldiak eta ikastaroak.

“Berlinen dagoen azpikultura elektronikoak liluratuta, Euskal Herrian horrelako giroak sortu eta herrialdeen arteko zubi lana bultzatu nahi dugu. Berlineko onena Arabara ekarri”.

Maiatzean, kartela iragarriko dute. Horrekin batera, ekainaren 8an lehenengo ekitaldia ondu dute, Gasteizko Gaztetxean. Bertan, jaialdiaren egitarauaren aurkezpen-ekitaldia egingo dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button