IKUS-ENTZUN

“El Cielo Abierto” dokumentala Elorrion

Everardo Gonzalez zinegileak zuzenduriko El Cielo Abierto (2010, Mexiko) dokumentala proiektatuko dute 19:30ean bihar, martxoak 8, Elorrioko Iturri Kultur Etxean Hilean Behin izeneko zikloaren baitan.

Zikloa estatuko hainbat hiritan egiten da genero dokumentala sustatzeko asmoz. Hala, hilean behin, dokumental bat proiektatzen dut hiri bakoitzean.

El Salvadorren 80ko hamarkadan ahotsik gabekoen ahotsa izan zen Romero monsinorearen bizitza du ardatz filmak. Izan ere, 1980ko martxoaren 24an hil zuten. Bere sermoiak herrialde osoan entzuten ziren irrati bidez. Garai hartan El Salvadorren nagusitu zen biolentzia eta giza eskubideen urraketa salatu zituen behin eta berriro monsinoreak. Hala, luzaroan iragarria zegoen hilketa baten istorioa da El Cielo Abierto.

Everardo Gonzalez zuzendaria, ekoizlea eta argazkilaria da. Gizarte Komunikazioan lizentziaduna, hainbat dokumental zuzendu ditu, ezagunena La Canción del Pulque. El Cielo Abierto dokumentalari dagokionez, hainbat jaialditan proiektatuta da. Esate baterako, Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdian 2010. urtean eta urte bereko Kandako Festival des Films du Mond jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button