MUSIKA

Loraldia eta sormen berriaren harrobia

Loraldia jaialdiak Loraldia Terminala sortu du. Deustuko irlan kokatutako sormen berriaren harrobia izango da. Egun osoko programazio horrek jende gazteari plaza eskaini nahi dio, eta horretarako, La Terminal aretoan lau ikuskizun plazaratuko dituzte. Arratsaldean zehar, teatroa, musika, tradizionala eta garaikidea, eta bertsolaritza uztartuko dira. Balore berriak deskubritzeko aukera paregabea izango da.

Hortaz, hainbat sortzaile bilduko dira, eta adibidez, eRRe. Aldarri bat bertsoz ikuskizuna; Formol taldearen Album; edo Silitia taldearen musikarekin gozatu ahalko duzue.

Silitia Gaztea Maketa Lehiaketaren irabazleak izan dira 2022an, eta bi artistaren proiektua da: Ibai Silicato lekeitiarra eta Xabier Barrutia bilbotarra. Hasieratik esperimentazio izan dute bidelagun eta sortzen duten musika etiketatik at kokatzen da. Euren hitzetan punky-funky-elektro-euskal-rock musika egiten dute. Melodia argiak, bateria robotikoak eta 80ko harmakadako baxuak gogorarazten dituen musika, hain zuzen ere. Eragin eklektikoetatik abiatuta, batzuetan post-punk baladak eta beste batzuetan pop fina entzun daiteke bere soinuetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button