LITERATURA

“Humanitates 2017” ikastaroak, Durangoko Museoan

Durangoko Museoak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, Humanitates 2017 ikastaroak antolatu ditu. Otsailaren 2ra bitartean izena emateko epea zabaldu da. Aurten, hauexek dira emango diren ikastaroak: Breve Historia del mundo. La Edad Media (gaztelaniaz) eta Euskal literatura (euskaraz).

Ikastaroak otsaileko bigarren astean hasiko dira eta bakoitza zortzi saiotan banatuko da (astean behin), martxoaren bukaeran amaituko dira.

Euskal literaturari dagozkion edukiak honakoak dira: Poesia erromantikoa. Irakaslea: Asier Barandiaran, otsailak 9;  Haur literatura, didaktiko-moralaren eta irakurtzeko gozamenaren artean. Irakaslea: Manuel López, otsailak 16; Guridiren El Caserío eta Lauaxetaren poesia. Irakaslea: Jon Kortazar, otsailak 23; Kirmen Uribe: identitate lokala eta identitate globala. Irakaslea: Paulo Kortazar, martxoak 2; Gaur-gaurko euskal literatura. Irakaslea: Jon Kortazar, martxoak 9; Eider Rodriguezen literatura: emakumezko protagonistak feminismoaren eraikuntzan. Irakaslea: Iratxe Esparza, martxoak 16;  Emakumeen irudikapenak 36ko Gerrari buruzko eleberrigintzan. Irakaslea: Amaia Serrano, martxoak 23;  Ander Lipusen antzerki hizkuntza. Irakaslea: Jaime Valverde, martxoak 30.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button