BERTSOTAN

Gai-jartzaile taldean aritzeko gogoz

Datorren urtean, urtarrilean hasita, Arabako Bertsolari Txapelketa jokatuko da, eta udazkenean txapelketako saioetan gai-jartzaile gisan aritzeko taldeak martxan jarriko dira. Hortaz, taldean parte hartzeko interesa duenak jakin behar du, uztailaren 4ean bilera bat antolatu dela.

Egun horretan, uztailaren 4ean, 19:00etan, Gasteizko Amaia zentroan, datak, faseak, ariketak, lan dinamika, eta abar komentatuko dira.
Gogoratu gai-jartzaile taldean parte hartzeko aukera ezberdinak badaudela: gaietarako ideiak ematen, gaiak sortzen, saioak aurkezten, …

Interesa izanez gero harremanetan ipini honen bitartez araba.sustapena@bertsozale.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button