LITERATURA

Gizontasunaz eta gizonkeriaz

“Neu ere aita ikusezina izan naiz”. Julen Gabiriak esandako esaldi hori izan da Nire aita ikusezina da izeneko liburuaren gakoa.

Semeak jaiotzen direnetan aitak ikusezinak bihurtzen dira eta horixe bera gertatzen zaio kontakizunaren protagonistari. 
Elenek hamaika urte ditu, eta neska bizkorra eta ironikoa da eta orain neba jaioberria du. Paseoan joaten direnean baina, jende guztiak agurtzen ditu umeak eta ama, baina aitak ez du diosalarik jasotzen. Hortaz, aita ikusezina bihurtu da. Hala, alabak (Elene) laguntza eskainiko dio hori gerta ez dakion.

Hemendik abiatu da Julen Gabiria Nire aita ikusezina da liburua idazterakoan. Bertan, umorea, ironia, abenturak, eta neska-mutilen eta aita-amen arteko harremanak elkartu ditu modu bikainean.


 

Ez da ordea, umeentzako soilik eginiko irakurgai umoristikoa edo disparatatua, izan ere gizontasunaz eta gizonkeriaz egiten diren hausnarketak ere modu hurbilean hartuko ditu edozein helduk. Gizon klase zehatz batzuk epaitu egiten baitira modu batean edo bestean, eta gizon eredu horiek, edota gizontasunaren ereduen arteko borrokak ere agertzen dira.

Dibertsioaren beste planoan ere Patxi Gallego marrazkilariaren lan ederrak topatuko ditugu. Julenek esan duenez, “ilustrazioek ikuspegi zoragarria eman diote lanari”.

Pozik agertu da egilean izkiriaturiko lanarekin, “momentu honetan egin dezakean gauzarik onean da hau”, esan du.

Julen Gabiria galdakoztarra da eta Connemara gure bihotzetan, eta Han goitik itsasoa ikusten da eleberriak publikatu ditu. Gaztetxoentzat Metro bateko letrak kontakizuna kaleratu zuen, gaurkoan presentatu duena baino lehenago.

Patxi Gallego ilustratzailea ezaguna da Pololoak komikiengatik eta hainbat ipuinetan egindako lanengatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button