MUSIKA

Gozategi taldea bueltan dator "Bizi-Bizirik" izeneko lanarekin

Seigarren diskoa da kaleratu duten azken hau, Bizi-Bizirik, eta horixe adierazteko bildu dituzte euren kanta alaiak, jo eta jo gozatzen dutela eta bizirik daudela musikalki esateko. Urte asko daramatzate musikaren munduan eta egoera pertsonala asko aldatu da bakoitzarengan, hala ere, bakoitzaren bizitzaren gidoia musika izan da eta azken finean honek batu ditu. Beraz lan hau ezberdina izango da, eurak ere ezberdinak direlako.

Disko berria alde guztietatik, izan ere, ohiko partaide (4) izatetik, talde handiago batera pasatu dira, orain sei taldekide baitira, eta beste aldetik, sonoritate eta beste tinbre batzuk eskuratu dituzte,txiki soinuak elaboratuagoak dakartzate, metalak, bibolinak, programazioak eta tronpetak sartu baitituzte obra honetan. "Beste instrumentu askorekin grabatzeko gogoa izan dugu beti eta oraingo honetan gauzatu ahal izan dugu asmo hori, eta gainera asmoa baino gehiago izango da, izan ere tronpetak zuzenekoetara ere eramango ditugu" adierazi du Asier Gozategik.

Diskoaren helburua ez da izango, aurrekoetan bezala, dirua irabaztea, ez eta 40 printzipaletako zerrendetan egotea, "gure helburua jendearen artean musika hedatzea, festetarako eta dantzarako musika delako gurea" komentatu dute.
Eta horretarako taldeak ez du galdu umore punttu hori, ironiaz tratatzen baitituzte pil-pilean dauden gaur egungo gai batzuk, "sormenak laguntzen digu eta kantu berriak egin ditugu, letrak egiteko dohain berezia dugu umorea galdu gabe" esan du Iñigo gitarra-jolea.

Euren nortasun ironiko, umoretsu, baina zuzenari uko egin barik, nortasun berrituarekin datoz David Nanclares, Asier Ercilla eta Asier Gozategi. Hauez gain, Ruben Salvador tronpetarekin, Asier Ituarte tronboiarekin, Joe Gonzalez saxoarekin, Fran Lasuen bibolinarekin, Iñigo Egia perkursiorekin eta Asier Ercilla programazioarekin osatu da Babel Musik zigiluka atera duen Bizi-Bizirik lan hau.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button